wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Berdeguneen mantenutik haratago, herriko espazio berdeen eta zuhaitzen egoera aztertu eta berdegune on eta duina izaeko plan integrala jarri zuen Udalak 2016. urteko uztailean. Ordutik herriko zuhaitzak, landareak eta berdeguneak bere osotasunean aztertu ditu, eta behar ziren neurriak hartu. Plana abian jarri zuenetik, pixkanaka pìxkanaka berdeguneen ahuleziak detektatu eta horiek indagune bilakatzeko neurriak hartzen aritu da Udala: “Herrietako berdeguneek uste baino garrantzia handiagoa dute herritarron ongizatean, eta horregatik aldatu genuen horien kudeaketa eredua”, azaldu du Josu Labaka zinegotziak.

Urte eta erdi honetan hainbat gunetan zuhaitzak landatu dituzte, eta egoerak hala eskatu duenean kendu ere egin behar izan dira. Eta bide horretan, azken asteotan 100 zuhaitz berri landatzeko lanetan ari dira. Horietako zenbait, 20 bat, egoera txarrean eta ihartuta dauden zuhaitzak ordezkatzeko landatuko dira.

Ordezkatuko den zuhaitzetako bat abenduaren hasieran, haizete batek adarra hautsi zion liburutegi atzeko zuhaitza izango da. Egoera onean zegoen 45-50 urte arteko zuhaitza. Baina haizeteak adar haundienetako bat hautsita oreka galdu eta erortzeko arriskuan zegoen, eta kendu egin zen, herritarren segurtasuna bermatzeko. Zuhaitz hura Artea berri batekin ordezkatuko da.