wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udal Kirol Patronatuak, berehala, 2018ko abonu mota berritzeari ekingo dio. Hori dela eta, beherapenen beten onura duten guztiei jakinarazi nahi dzaie, urtero bezala, lehenbailehen, dagokien ziurtagiria aurkeztu beharko dutela. Batez ere, sendiko abonu barruan dauden 18 eta 30 urte bitarteko seme alabek eta langabezian dauden gizon eta emakumeek.

Beherapena jaso ahal izateko beharrezkoa da, Azpeitian erroldatuta egotea.

Zeintzuk dira hobaridunak?

- Erretirodunak: % 25.
- Pentsiodunak: % 25.
- Langabeak: % 35. Sendi edo famili abonuetan, bi bikotekideek egon beharko dute langabezian % 35eko beherapena lortu ahal izateko. Bietako bat lanean badago, ez dagokio beherapenik.
- Familiako abonuan, familiako kide guztien diru sarreren arabera, %25.
- Familia-abonuetan, familiako kide bat ezintasun egoeran badago: - %25, pertsona horrek %65etik gorako ezintasuna badu. - %10, pertsona horrek %33tik %65era bitarteko ezintasuna badu.
- 18 urtetik gorako ikasleek, % 25.
- Famili ugari bateko 3 seme-alaba edo gehiago hilabete berean ikastaro batera joanez gero (ikastaro desberdinak izan daitezke), adin txikiena duenaren hilabete horretako ikastaroa dohainik izango da.

*Oharra: Udal Kirol Patronatuak adierazi nahi du, urteko abonu kuota bi zatitan ordaintzeko aukera emango duela, horrela eskatzen duenari.