wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Azken urteotan Lanbideren diru-laguntzen bidez antolatu izan da 'Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte-eta osasun-arreta ematea' ikastaroa. Ikastaroak arrakasta handia izan du herritarren artean, eta kurtsoa egin duten ia guztiek lana aurkitu dute. Aurten, Lanbidek ikastaroaren antolaketa diruz ez laguntzea erabaki badu ere, Azpeitiko Udalak aurreko urteetako arrakasta eta ikastaroa egiten dutenak lana bilatzen dutela ikusita, antolatzea erabaki du. Hala, plaza guztiak beteta, atzo eman zitzaion hasiera. 

Ikastaroa presentziala izango da eta atzotik ekainaren 30a bitartean egingo dira saioak. Bi epealdi izango ditu: urtarrilaren 8tik maiatzaren 30era klase teorikoak jasoko dituzte parte hartzaileek. Astelehenetik ostiralera 15:00etatik 19:00etara izango dira klaseak. Maiatzaren 30etaik ekainaren bukaerara arte praktikaldiak egin beharko dituzte. Horiek guztiak egin eta gaindituta profesionaltasun ziurtagiria jasoko dute parte hartzaileek.