wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak, urtea hastearekin batera, emakumeak lasterka egitera animatzeko programa jarriko du abian. Zuk ere ahal duzu! programaren bitartez, emakumeei korrika egitearen onurak eta abantailak ezagutaraztea da helburua. Baita taldean aritzeak suposatzen duen balio erantsia ere. Izena emateko epea irekita dago, eta bi bilera informatibo egingo dira urtarrilaren 22an. 

Bi taldetan antolatuta
14 urtetik gorako emakumeek hartu ahal izango dute parte, korrika egindakoek nahiz inoiz egin gabeek.
Saioak astelehen eta asteazkenetan izango dira, bi txandatan banatuta; goizekoa 10:00 - 11:15era izango da, eta arratsaldekoa taldea, berriz, 19:15etik 20:30era. Topagunea, igerilekua izango da, eta saio guztiak prestatutako monitoreak gidatuko ditu.
Edozein zalantza eta galdera argitzeko bilera informatiboak egingo dira urtarrilaren 22an, igerilekuan. Goizeko txanda aukeratu dutenek, bilera 10:00etan egingo dute eta arratsaldeko taldean parte hartzea aukeratu dutenentzat 19:15ean.
Lehenengo saioa, urtarrilaren 24an (astelehena) hasiko da, eta honako egunetan izango dira: Urtarrilak 24, 27 eta 31an eta otasailaren 5, 7, 14, 19, 21, 26 eta 28an. 

Izena ematea: 20 euro izango da eta igerilekuan egin behar da 
Informazio gehiagorako deitu 943-150095 telefonora edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi daiteke.