wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak era batera edo bestera Gabonetako ekintza berezietan lagundu duten guztiei eskerrak adierazi nahi dizkie. Ekintza guztiak arrakastatsuak izan dira eta giro onean egin dira, eta herritarrek erakutsitako eskuzabaltasuna eskertu eta balioan jarri nahi du Udalak. 

Santo Tomasetatik hasi eta Errege Bezpera bitartean Gabonetako ekintzaz beteta izan da Azpeitiko agenda. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Bandaren eta bestelako kontzertuak, Gabonetako haur parkea, haur eta gaztetxoentzako ekintzak, zinema eskaintza eta Erregeen kabalgata ospatu dira: "Ekintza guzti-guztiak ondo joan dira, eta eskertzekoa da, batez ere, Olentzero eta Mari Domingiren eta Erregeen Kabalgata antolatzeko herriko eragile eta norbanakoek erakutsitako inplikazioa. Bakoitzak bere aldetik ahal duena eginda ekintza guztiak giro onean joatea lortu dugu, eta oso pozik gaude", zehaztu du Mikel Ibarzabal Festa batzordeburuak. Hala, herriko ikastetxe guztiak, Udal Musika Banda, Itsasi, Bertan, Juan Antxieta Musika Eskola, Burdinbidearen Euskal Museoa eta kabalgatarako gozokiak eman dituzten guztiak eta beren borondatez antolaketa lanetan aritu diren norbanako guztiei beren esker ona adierazi nahi die Udalak.