wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Jende nagusiari bainuetxeetako egonaldietara joateko aukera ematea da programa horren helburua eta pentsiodun guztiei dago zuzenduta. Otsailetik abuztura bitarteko egonaldietako plaza libreetan izena emateko aukera izango da maitzaren 10a bitartean.

Programa horretan parte hartu nahi duten herritarrek eskaera egin beharko dute Imserson bertan edota udaletxeko Gizarte Zerbitzuetan.

Egonaldia irailetik abendura bitartean egin nahi dutenek lehentasuna izateko, eskaerak aurkezteko azken eguna maiatzaren 11 izango da. Hala ere, itxaron zerrendan sartzeko aukera izango dute urriaren 31a bitartean egiten diren eskaerek.