wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Gaur arratsaldean iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak Azpeitira. Azken orduotan, iragarrita zegoen bezala eguraldiak txarrera egin du, eta Azpeitiko Udalak eguraldi txarra egiten badu, erregeen kabalgata egokituko du. 

 Lasaora eta Azpeitiko tren Museora berdin berdin helduko dira eguraldi ona edo txarra egin. Ateri edo euri lanbroa ari badu ohi bezala egingo da kabalgata. Eguraldi oso txarra egiten badu, ordea, kabalgataren ibilbidea moztu egingo da. Hala, Igerilekutik zuzenean udaletxera joango da, eta handik zuzenean San Martin Egoitzara. Erabakia eguraldiaren araberakoa izango da, eta unean bertan hartuko da.