wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azken urteotan bezala, Udaleko zein Loiolako liburutegiko arduradunek akordioa egin dute, eta ikasleentzat irekita da azterketa garaian liburutegia: "Ikasle askok dute Loiolako liburutegira ikastera etortzeko ohitura. Azterketa garaian asteburutan irekitzeko eskaera egiten dute, eta Udalak Santutegiak bezalaxe zerbitzu hori eskaintzeko ahalegina egiten du", azaldu du Leire Goenaga hezkuntza zinegotziak.

Azken asteburuetan irekita izan da, eta datorrenetan ere horrela izango da. Hala, abenduaren 30ean, urtarrilaren 6 eta 7an eta 13 eta 14an izango da irekita. Asteburutako ordutegia honakoa izango da: 9:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 19:00etara. Liburutegitik gogorarazi nahi dute ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo direla zabalik. Beraz, ikerketa edo liburu eskaerak, astelehenetik ostiralera egin behar dira. Sartzeko, liburutegiko karneta beharko da eta ohi bezala, sarreran zenbakia idatzi behar da.