wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Eguerdian banatu dituzte Udalak eta Bertanek elkarlanean antolatzen duten Gabonetako Erakusleiho Lehiaketako sariak. Aurten 27 dendak hartu dute parte lehiaketan eta gustur azaldu dira antolatzaileak. "Herritarrak bertako dendetan erosketak egitera animatzeko horrelako ekimen txiki baina interesgarriak antolatzeko konpromisoa dugu. Gustura gaude parte hartzearekin, eta eskerrak eman nahi dizkiegu beren erausleihoak mimoz eta ilusioz apaintzen aritu diren guztiei", adierazi du Agustin Lizarralde merkataritza eta ekonomia zinegotziak. 

Ederti: Lehen saria....................600€
Sugoi: Bigarren saria................400€
Geu: Hirugarren saria.............200€

4 lagunez osatu da epaimahaia, Bertan elkarteko kide bat, udal ordezkari bat eta bi adituk, hain zuzen, eta honako puntuak izan dituzte kontuan erakusleihoak puntuatzerako garaian: lehen inpresioa; konposizioa (Gabonetako espazio eta elementuen konbinaketa); Modernitate, berrikuntza, sormena eta originaltasuna; produktu/Zerbitzu ezberdinen esposizio/integrazioa, giroa lortzeko argiztapena eta koloreen konbinaketa.