wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Azpeitian hasi eta Manresan bukatzen den Inaziotar Bideak gurutzatzen dituen herrietako udalek ibilbideak eskaintzen duen apustu turistikoa indartu eta sustatzeko konpromisoa bultzatzen ari da Azpeitiko Udala, oraingoan Arabako Kanpezu herrian egin dute bilera. 

Bileran, Azpeitia, Zumarraga, Oñati, Kanpezu, Guardia eta Zalduondoko udalek, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Basquetour euskal turismo agentziak elkarlanerako bideak adostu dituzte, ibilbidea eta herriak sustatu eta ekintzak koordinatzeko helburuarekin.

Bilera horretan, besteak beste, Azpeitiko Udala herriko turismoa eta Inaziotar Bidearen inguruan egiten ari den plan estrategikoaren berri eman zien gainontzekoei. Bileraren ostean, harremanak sendotzeko erakundeek elkarrekin hitzarmenak egiteko aukeraz sakondu dute.

Kanpezun egindako bilera, bidea sendotzeko asmoz erkidegoan egiten den laugarrena da; aurrez Azpeitian, Guardian eta Zumagarragan egin dira. Horretaz gain, udal mailan, Manresako udalarekin duen harremana da Azpeitiak bereziki sustatzen duena, urtero egiten dituen bilerekin.

Bidearen inguruan erakundeen arteko elkarlana bultzatu beharra azpimarratu du Eneko Etxeberriak: "Bereziki eskertu nahi dut bidea pasatzen den eta etapa bukaera diren udalen elkarlana, alderdi politiko difrerenteak izateagatik, denak ere proiektu erraldoi hau abian jartzea lortu dutelako. Benetan gure herriei aberastasuna ekarriko dionaren zalantzarin ez dut".

Hurrengo bilera Oñatin egingo da.