wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

 

Azpeitiko Udalak atzo Iñaki Errazkin alkete eta Ingurumen diputatu ohiari babesa eta elkartasuna adierazteko adierazpena onartu zuen EH Bilduren aldekobotoekin. EAJk kontra bozkatu zuen. 

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak urriaren 16an iragarri zuen Inaki Errazkin Ingurumen diputatu ohiaren eta Ainhoa Intxaurrandieta kontsortzioko aurreko lehendakariaren aurka joko duela. Egoera horren aurrean ondokoa adierazi nahi du Azpeitiko Udalak:

1- Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak hartutako erabakiaren aurrean gure desadostasuna adierazi nahi dugu. Errazkin eta Intxaurrandieta auzitara eramateko erabakiak aurrekaririk gabeko egoera baten aurrean jarri gaitu.

2- Gehiengo demokratikoan oinarrituta erabaki politikoak hartu izanagatik epaitegira eramateak ez du inolako zentzurik. Erabaki politikoekin ados egon gaitezke edo ez, baina politikaren judizializaizoak kaltea besterik ez dakar.

3- Auzi honetan ez dago inongo diru lapurretarik edo ustelkeria kasurik. Hala ere, ondorio pertsonal larriak eragin ditzake.

4- Bereziki, Azpeitiko alkate ohi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu ohi Inaki Errazkini babes osoa eskaini nahi diogu eta behar dituen baliabideak eskaintzeko prestutasuna adierazi nahi dugu. Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko aurreko lehendakariari ere lkartasuna adierazi nahi diogu.