wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Datorren astean (abenduak 11-12-13-14), HAZI-Azpeitiko Udala-Urkomek elkarlanean, "ELIKAGAI BERRIEN EKOIZPENA" 12 orduko ikastaroa antolatu dute Azpeitian (Sindikatu Zaharrean), nekazari, abeltzain, ostalari zein elikadura industriari zuzendua. Ikastaro horiek normalean Fraisoro nekazari eskoan egiten badira ere, Azpeitian egingo da oraingo honetan. 

Gaur egungo ekoizleen, eredu berriak aztertu eta EAEn dauden aukera desberdinak ezagutzea da helburua. Legeak zer baimentzen duen, zer suposatzen duen eta zela dibertsifikatu dezaketen.

Abenduak 11: AZOKAREN JOERAK
Abenduak 12: BARATZEZAINTZA ETA FRUTAGINTAKO PRODUKTU BERRIAK
Abenduak 13: ABELTZAINTZAKO PRODUKTU BERRIAK
Abenduak 14: BERTAKO OGIGINZA ETA BESTE ELIKAGAI BATZUK

Ikastaroari buruzko informazio gehiago

Interesatuek Fraisoro Eskolara deitu 943 692166 eta izena eman behar dute. Behin ikastaroan onartua dela jakitean, 36€ matrikula ordaindu beharko dira. Azpeitiko Baserritarren azokako ekoizleek 24 euro ordaindu beharko dute matrikula.