wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Gaur goizen goizetik elurra ari du Azpeitian. Ez ohiko irudiak uzten dizkigu elurrak, baina baita ez ohiko arazoak ere. Hori dela eta, goizetik abian du Udalak elurrak sor ditzakeen arazoei aurre egiteko protokoloa. bide horretan, auzoetako baserri bideak garbitzeko lanak martxan dira. Asteburuan tenperatura baxuak izatea aurreikusten da eta Udalak gatza botako du hainbat puntutan, ohi bezala. Gatza behar duten herritarrek udaltzaingoan eska dezakete. Edozein arazoren aurrean, udaltzaingoa herritarren zerbitzura izango da, beti bezala: 943 15 13 13. 

Astebururako Udalak hartuko dituen neurriak

1- Bihar gatza botako du hainbat baserri bidetan eta baserrietan ere utziko du
2- Herriko kaleetan ere gatza botako da
3- Behar dutenek udaltzaingoan gatza eskuratu ahal izango dute
4- Estoldak garbitzen ari da ur putzuak ez sortzeko
5- Parke, ikastetxeetako atari... eta beste hainbat puntu garbituko ditu


Edozein arazoren aurrean herritarrek udaltzaingora jo dezakete. Hauxe telefonoa: 943 15 13 13

Goizetik elurteetarako protokoloa ezarrita

Auzoetarako eta baserrietarako bideetan bakarrik ez dira sortzen arazoak. Horrelako egunetan kaleak ere ohi baino labainkorrago izaten dira, eta Azpeitiko Udalak kaleetan adi ibiltzeko ere eskatu nahi die herritarrei: "Kale batzuk labain egon ohi dira elurra egiten duenean, horregatik herritar guztiei, eta batez ere adidunei-eta kalera beharrezkoa badute bakarrik irteteko eskatzen diegu. Eta irteten badute kontuz ibiltzeko", adierazi du Josu Labaka zerbitzu orokorretako zinegotziak. 

Kalean ere neurri desberdinak hartuko ditu Udalak sor daitezkeen arazoak ekiditeko. Hala ere, pazientzia eskatu nahi du: "Eguraldiak horrela jarraitzen badu, asko konplikatu daiteke egoera. Guk gure baliabide guztiak jarriko ditugu herriko egunerokoa ez alteratzeko, baina herritarrei pazientzia eskatu nahi diegu, eguraldi kontuetan ez dagoelako dena gure esku", zehaztu du Labakak. 

Datozen egunei begira ere jarri da Udala, eta tenperatura jaitsi egingo dela dirudi eta izozteak gerta daitezke. Hori dela eta ohiko lekuetan izotza botatzeko agindua emana du. 

Bukatzeko, edozein arazoren aurrean udaltzaingora deitu dezakete herritarrek. Hauxe da telefonoa: 943 15 13 13.