Pasa den urteko Topaketan jasotako proposamenei erantzunez, urtean zehar arlo desberdinetan eragileekin garatu diren nahiz gaur egun abian dauden proiektuak aurkeztu dira, eragile ordezkariak beraiek izan direlarik protagonista honetan.
Cruz Alberdi (Sidenor), Maje Agirre (Iraurgi Ikastetxea), eta Agustin Lizarralde Azpeitiko Ekonomia Zinegotziak eta baita Itziar Abarisketak eta Begoña Beobidek ere Iraurgi Berritzen-eko ordezkariak biak.
Landu diren edota martxan diren proiektuen artean aipatu, besteak beste, eskualdeko enpresa traktore eta hornitzaileen artean, beraien lehiakortasuna hobetzeko garatutako elkarlan proiektuak (HORNITU) edo eta, kudeaketa ereduetan partaidetza sustatzera bideratutako proiektuak (URERALDATUZ).
Beste bat aipatzekotan, bailarako ikastetxeekin garatu den, ikasleengan Zientzia eta Teknologia-rekin lotutako gaitasunak gaztetatik garatzen hastera bideratutako egitasmoa, sentsibilidade desberdinak sortzen ahaleginduz.
Bestalde, langabeziarekin lotutako hainbat datu ere eman dira bertan. Iraurgi Berritzenetik lantzen ari diren hainbat proiektutan “Txertatu Merkatuan, “Hazilan” eta “Bidelan” programetan 48 lagunek hartu dute parte 2017an eta horietatik 25 lanean ari dira. Kontutan hartuta “Bidelan” programa oraindik ez dela amaitu eta 11 pertsona ari direla parte hartzen.
Programez gain, urolanprest.eus webgunea martxan jartzeak Iraugi Berritzen enpresen erreferente bihurtu du langileak bilatzek orduan. Enplegu zentroak 935 erabiltzaile ditu eta horietatik 519 dira langabetuak. Gainontzekoak lana aldatu edo hobetu nahi dutenak dira. 2016an, 71 lan eskaintza kudeatu zituen zentroak eta 2017an, 163. Igoera nabarmena izan du.
Topaketaren bigarren zatian, Urola Erdiak industrian dituen erronken inguruan hainbat klabe azaldu dituzte teknologia eta pertsona ikuspegitik. RIS e egitasmoak azaldu dira, ildo honetatik etorkizunera begira egongo den perfil demandari erantzutera bideratutako prestakuntza beharrekin batera.
Bertaratu direnak ez dira, gainera, entzutera mugatu. Paper aktiboa izan dute. Taldeka, eremu ezberdinetan ikusten dituzten ahuldadeak eta gabeziak mahaigaineratzen eta konponbidea jartzeko moduak aztertzen saiatu dira. Dinamika aberasgarria, batik bat, interakzioa profil ezberdinetako pertsonen artekoa izan delako, Iraurgi Berritzenen gainerako hainbat ekimenetan bezala.
Erronka konkretu bati erantzun amankomunak bilatzea izan da dinamikaren helburua
“Etorkizunera begirako perfil eskaera beharrei nola erantzun espazio desberdinetatik??
Ariketa honek datorren urtera begira martxan jartzeko aktuazio lerro konkretuak modu partekatuan antzemateko aukera eman digu. Bertan eragile desberdinen arteko erlazioak estutu asmoz, elkarlan proiektu desberdinetan lan egin beharra egiaztatu da (Ikastetxeak, Lanbide Heziketa, Unibertsitatea, Enpresak eta Langabetuak). Bide amankomun bat elkarrekin lantzera, bakoitzak bere errealitatetik egindako ekarpenaz baliatuz baina bakoitzarenetik haratago fokoa ikuspegi globalera enfokatuz, eraikuntza partekatura.
Aktuazio lerro posibleak
- Ikasleen Orientazioa zikloen arabera (adina) Ikasleen bixitak enpresetara, lehen eskutik errealitatea ezagutu eta teoriatik praktikara pasatuz.
- Enpresen artean bixita gurutzatuak ezagutza eta gaitasun konkretuen arabera. Erlazio hauek indartu.
- Elkarrekin ikasteko dinamika prozesuak garatzea balio kateko eragile desberdinen artean.
- Garrantzia zer irakatsi baino nola irakatsian jartzearen garrantzia. Irakaskuntza metodologia berrien garrantzia.