wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Duela zenbait aste ekin zion Udalak Urola Erdiko Mankomunitatearekin elkarlanean hondakinen gaikako bilketa sistema berria ezartzeko lanketan. Hasteko herriko auzo guztietan eta herrigunean bilera bana egin zen sistemaren nondik norakoak azaltzeko. Orain, landa eremuko guneetan etxez etxe, baserriz baserri hezitzaileak banan bana ari dira konpostagailuak eta bilketen inguruko eskuorri eta imanak banatzen.


Herriguneko sistema ezartzerako lanketa ere aurrera doa. Mankomunitateak eta Udalak zehaztu dituzte edukiontziak jartzeko lekuak. Aste honetan etxe-atari bakoitzean jarriko da hondakinak zein edukiontzitara bota beharko dituen. Norbere puntuaren inguruan iradokizunen bat egin nahi duenak aukera izango du. Idatziz eskaera egin beharko dute udaletxean edo Urola Erdiko Mankomunitatean, etxepeko administradorearen bidez, azaroaren 24rako, eta erantzuna abenduaren 7rako emango zaie. Banaka jarritako eskaerei edo epez kanpo aurkeztutakoei sistema aldatu ondoren erantzungo zaie. 


Horretaz gain, ordea, herriguneko sistema ezartzeko merkatari, ostalari, komertzio zein elkarteetako bilerak egiten ere ari dira azken egunotan. Eta segidan, bileretara etorri ez diren establezimenduetara bisitak egiten hasiko dira hezitzaileak.k