wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Egunero da guretzat oroimenaren eguna, egunero da etorkizunera begiratzeko eguna. Eta gaurkoa ere bizikidetzaren aldeko apustua indartzeko beste egun bat da. Azpeitiko Udalarentzat lehentasuna da oroimenean oinarritu behar diren bakea eta elkarbizitza lortzea, eta bide horretan gure konpromisoa derrigorrezkoa da. Biolentzia ezberdinak jasandako sufrimendua aitortuz eta oroimenarekin eraiki nahi dugu etorkizuna, inor baztertu gabe.

Ezin dugu iragana aldatu, baina bai etorkizuneko lezio sakonak atera, errespetuarekin aritu gaitezen, gaurko egunaz eta egunero.

Bihar 12:00tan, bost minutuko kontzentrazioan parte hartzeko deia egiten diegu herritarrei Azpeitiko plazan.