wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Urola Erdiko Energia Planaren baitan, eskualdeko bizilagunei zuzenduta, eta elektrizitate kontsumoa murriztea zein herritarren ahuldade energetikoa ekiditea helburu duena.

Azpeitiko Udalak, eskualdeko beste udalekin elkaerlanean, Iraurgi Berritzen Garapen agentziaren bidez, Etxe Argiak ekimena jarri du abian. Ekimena eskualdeko biztanleei dago zuzendua eta etxebizitzetan egiten den energia kontsumoaren gakoak hobeto ezagutzea du helburu.

Urola Erdiak urteak daramatza energia burujabetasunaren alde lan egiten. Horretarako egin zen planean hainbat erronka jasotzen dira, horien artean eraginkortasuna eta aurrezkian oinarritutako kultura energetiko berria bultzatzea eta ahultasun energetikoa murriztea daude.

Etxe Argia izateak zer da?

Ekimen honetan parte hartu nahi duten etxeei, lehenik eta behin, bisita energetikoa egingo zaie, hau da, pertsona bat etxera joango da eta haiekin batera zer nolako energia kontsumoa duten aztertuko da.

Informazio horretan oinarrituta, energia plan pertsonalizatua egingo zaie, non kontsumoa murrizteko eta eraginkorragoa egiteko ekintzen proposamenak emango zaizkien. Lau hilabete emango dira ekintza horiek martxan jartzeko eta, denbora horretan, hainbat aholku eta jardunbide on azalduko zaizkie.

Azkenik, lau hilabete ondoren, etxebizitza bakoitzaren emaitzak aztertuko dira eta etxe bakoitzak bere emaitzak azaltzen dituen txostena jasoko du.

Nola egin Etxe Argia izateko?

Ekimenean parte hartzea erraza da eta bide ezberdinak ireki dira izena emateko: 943 02 60 69 telefonora deitu daiteke (Iraurgi Berritzen), Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. posta elektronikora idatziz ala norberaren udaletxean ere eman daiteke izena

Izena emateko epea azaroaren 15ean amaituko da.

OHARRA: ekimenerako kontsumo datuen jasoketa on-line plataforma batean oinarrituko denez, ezinbestekoa da posta elektroniko eta Interneterako konexioa izatea.