wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak azaroko udalbatza egin zuen atzo, asteartea, eta bertan Kataluniari babesa adierazteko bi mozio onartu ziren. Mozio bat EAJ taldeak aurkeztu zuen eta aho batez onartu zen. Bestea, berriz, EH Bilduk aurkeztu zuen eta aldeko 12 botorekin onartu zen. Izan ere, Udal Gobernuko kide guztiek (10) eta EAJko bi zinegotzik alde bozka zuten eta jeltzaleen gainontzeko 4 kide abstenitu egin ziren.

Hona hemen EAJ alderdiak aurkeztuta mozioa;

1.- Azpeitiko Udalak, Parlament-ak pasa den urriaren 27ko bilkuran, Catalunyaren burujabetasuna eta prozedura eratzaileari buruz hartutako erabakiak, errespetatzen eta laguntzen ditu.

2.- Azpeitiko Udalak, Estatuko Gobernuak, Kataluniako erakundeen ordezkaritza eta autogobernu gaitasuna mozten eta Kataluniako herriaren berezko eskubidea den hori egiletsitako karta batetan bilakatzen duen, Espainiako konstituzioaren 155. artikuluaren babesean hartutako salbuespen kontrol neurri guztiak, gaitzesten ditu.

3.- Azpeitiko Udalak adierazten du, soilik Kataluniako gizarteari eta bere berezko ordezkari instituzionalei dagokiela, euren etorkizuna erabakitzea soilik bide baketsu eta demokratikoak erabiliz.

Hemen EH Bilduk aurektutakoa; 

Katalunian jazotzen ari diren gertakari historikoen aurrean Azpeitiko Udalak honakoa adierazten du:
1- Azpeitiko Udalak aitortza, errespetua eta afektua erakutsi nahi dizkio Kataluniako errepublikari.
2- Exijitzen du Kataluniako herritarren borondatea errespetatzeko; behin eta berriro hautestontzietan, modu demokratikoan, adierazi dutena.
3- Zorionak ematen dizkie Kataluniako herritarrei, gizarte eragileei, erakundeei eta alderdi politikoei. Eta modu berezian azken urteetan Giza Eskubideak, bakea, demokrazia eta askatasuna defendatuz izugarrizko ausardia eta konpromisoa erakutsi duten hautetsi guztiei. Eredu dira guretzat.
4- Eskatzen du, libre uzteko berehala Generalitateko agintari legitimo diren Oriol Junqueras presidenteordea, Jordi Turull, Josep Rull, Raul Romeva, Joaquim Forn, Carles Mundo, Santi Vila, Dolors Bassa eta Meritxell Borras. Jordi Sanchez eta Jordi Cruixart ere kalean behar dute. Horiez gain, Carles Puigdemont lehendakariaren eta Antoni Comin, Clara Ponsati, Meritxell Serret eta Lluis Puig kontseilarien aurkako neurririk ez hartzeko ere eskatzen du.
5- Aldarrikatzen du Estaturik gabeko nazio guztiek beren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea. Horregatik, eskatu nahi die euskal alderdi politikoei akordio batera iris daitezela eskubide hori legebiltzarrean eztabaidatzen ari diren autogobernu ponentzian jasotzeko.
6- Adierazpen hau Kataluniako Generalitat-era, Kataluniako Parlament-era eta Kataluniako Indepentziaren aldeko udalerrien elkartera (AMI) igorriko du Udalak.