wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Abenduaren 3an, 'Go!azen 4.0' antzezlanaren estrenaldia izango da Soreasu Antzokian. Aurrekoa bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala da hau ere. Telebistan ikusten diren istorio eta gorabeherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna.

Azpeitian bi saio izango dira abenduaren 3an, 11:30ean eta 16:30ean. Bihar, azaroak 8, 200 sarrera jarriko dira salgai Internetez (www.kulturaz.eus, 11:00etan), 100 saio bakoitzerako. Eta, ostegunean, 17:00etatik aurrera Soreasuko leihatilan jarriko dira salgai gainontzekoak (sarrera 7€). Pertsona bakoitzak ezingo ditu 6 sarrera baino gehiago erosi.