wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Atzo Kataluniako Generatitateko hainbat kide espetxeratuak izan ziren, aurretik ANC eta Omniumeko beste bi kide bezala. Azpeitiko Udalak espetxeratzeak salatu nahi ditu irmoki, larria eta
onartezina da politika egiteagatik herritarrak jazartzea.

Berehala Generalitateko kide diren Oriol Junqueras presidenteordea, Jordi Turull, Josep Rull, Raul Romeva, Joaquim Forn, Carles Mundo, Santi Vila, Dolors Bassa eta Meritxell Borras libre uzteko
eskatzen du. Jordi Sanchez eta Jordi Cruixart ere kalean behar dute. Horiez gain, Carles Puigdemont lehendakariaren eta Antoni Comin, Clara Ponsati, Meritxell Serret eta Lluis Puig kontseilarien aurkako neurririk ez hartzeko ere eskatzen du.

Kataluniak eta gure herriak irtenbide politikoa behar dute, eta horretarako denon eskubide demokratikoak errespetatuz demokrazian sakondu behar da, ez espetxeak ideiez bete. Demokraziaren defentsan, eta Kataluniako herriari gure elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu du Udalak.