Txorizo Postua
Txorizo postua ipini nahi dutenek azaroaren 10etik 23ra eman beharko dute izena udaletxean.
Postuen zozketa azaroaren 23an egingo da arratsaldeko 19:00etan Udal Aretoan.
Barazkiak
Barazki, fruta, lore, ogia edo etxeko produktuen postuak ipini nahi dituztenek, berriz, izena emateko epea azaroaren 30era arte izango dute irekita. Horiek ere udaletxean eman beharko dute izena.
Edozein zalantza edo argibidetarako Udal Kultura Sailarekin jarri beahrko dute harremanetan interesatuek. Horretarako telefonoa 943 15 70 68 da.