wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Elkartasuna eta Itxaropena gaixotasun arraroei laguntzeko elkarteak gaixotasun arraroen ikerkuntza bultzatzeko abian duen tapoiek bilketa kanpainaren baitan, beste edukiontzi bat jarri da Azpeitian, Plazan. Kanpaina hori Sergio Gomez elkarteko presidenteak aurkeztu du gaur Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, Estitxu Elduaien Azpeitiko Udaleko zinegotzia, Josetxo Mendizabal Zestoako alkatea, Tomas Odriozola Zestoako Udaleko zinegotzia, Enrike Figeroa eta Noemi Arberes Lezoko zinegotziak zein Forum Sporteko Fran Porres alboan zituela

Gaixotasun arraroen ikerketan jarraitzeko diru bilketaren baitan jarri dute orain artean liburutegian eta igerilekuan zeuden edukiontziez gain, udaletxe azoikoa. Hiru edukiontzi horietan zein eskualdean edo Gipuazkoan biltzen dituzten tapoiak Lapatxen, edukiontzi haundiagoan biltzen dituzte. Ondoren, birziklapen enpresek erosi eta diru hori ikerkuntzara bideratzeko.

Eneko Etxeberria alkatearen hitzetan, "keinu txiki berri" horrekin Elkartasuna eta Itxaropena elkartea lagundu nahi dute. "Gaixotasun arraroen ikerketan sakondu nahi du, batez ere, eta Udalak keinu bat egin nahi izan du. Horregatik ditugu edukiontziak herrian, eta herritarrak horietan tapoiak uztera gonbidatzen ditugu. Keinu txiki batekin adierazten da elkartasuna, eta uste dut oso garrantzitsua dela denok kontzientzia hartzea, gaixotasun arraroak dituzten pertsonei laguntzeko".

Sergio Gomez elkarteko lehendakariak eskerrak eman dizkie kanpainaren aurkezpenean izan diren udaletako ordezkariei, Gipuzkoako herritar guztiei eta gaixotasun arraroen ikerketan buru-belarri dabiltzan Biodonostiari eta Biocrucesi.