wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Bihar hasiko dira Euskal Antzerki Topaketak, Azpeitian. Hasteko, Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) antolatuta antzerki eskolen eguna egingo da goizean. Goizeko 9:00etatik aurrera, 'Pertsonaien iraultza (antzokitik at!)' lemapean hainbat ekintza izango dira plazan. 

Metrokoadroka taldeak gidatuko du proposatuko den antzerki laborategia. Pertsonaia ahaztuen desfilea egingo da. Parte hartzaileei aurretik (beste lanen batean...) sortutako pertsonaia bat ekartzea eskatuko zaie, edo bestela sortu nahi luketen pertsonaia eraikitzen lagunduko zaie. Ondoren, pertsonaiek aktoreen gorputzez jabetuko dira, aktoreak hil eta antzokietatik kanpo duten bizitzeko askatasuna aldarrikatuko dute.

Egitaraua
Prestakuntza fisikoa: Ainhoa Alberdi eta Joseba Roldan.
Dramaturgia: Oier Guillan.
Taldea: Metrokoadroka.
Tailerren ordutegia: 9:30etatik 13:00etara (09:00tan-Azpeitiko Plaza Nagusian elkarteratzegunea)
Erakustaldia: 13:00etan tailerren erakustaldia eta emaitza-kalera ateratzea
Oharra:Ezinbestekoa da aurretik izena ematea Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo EHAZEko telf.: 675945734