wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Bihar izango da aurtengo Libre Ardo Eguna. Goizean goizetik eguerdira bitartean ardoa eta txorizoa izango dira plazako protagonista nagusiak. 21 upategitako ardoak eta 32 garategitako txorizoak dastatzeko aukera paregabea izango da. Berrikuntza nagusia, ardo dastaketa komentatuak izango dira. Bi egingo dira eta kopa eta tiketak erostean debalde eman ahal izango da izena.

Bihar, zapatua, hilak 28, festa giroa izango da nagusi plazan. Protagonista nagusiak ardoa, txakolina eta txorizoa izango dira Libre Ardo Dastaketa Egunean, 11:30etatik aurrera. Aurtengo berrikuntza nagusia, azoka plazan egingo diren bi dastaketa komentatuak izango dira. Mikel Garaizabal enologoa ezagunak gidatuko ditu orduerdiko bi saioak. Lehenengo saioa 12:00etatik 12:30era  izango da eta Getariako eta Bizkaiko hiru txakolin probatzeko eta komentatzeko aukera izango da. Bigarren dastaketa 13:00etan hasiko da eta arabar Errioxako ardoa dastatuko dute parte-hartzaileek. 

Dastaketa komentatuan parte hartu nahi dutenek ardo kopa erostean eman beharko dute saioetarako izena, eta ez dute aparteko dirurik ordaindu beharko. Saio bakoitzean, gehienez, 30 lagunek har dezakete parte.

Dastaketa komentatuak "bertako produktuak balioan" jartzea du helburu: "Modu atseginean bertako ardoaren inguruko kultura herriratzea da xedea. Horregatik, Bizkaiko  eta Getariko txakolinak eta Arabar Errioxako ardoa dastatzeko aukera eskainiko dugu", azaldu du Alain Hernaez, azoka plazako dinamizatzaileak. 

EHko txorizo egosi txapelketa

V. Txorizo Egosi Lehiaketarako Gipuzkoa, Bizkaia eta NAfarroako 32 harategik eman dute izena. Lehiakide bakoitzak bi kilo txorizo aurkeztuko ditu lehiaketara, eta txorizo pintxoak banatzeaz Gaixo eta Elbarrien Aisialdi Taldeko kideak arduratuko dira. Horientzat izango da pintxoak salduta irabazitako dirua. Txorizo egosi pintxoa euro bat ordaindu beharko da eta txorizoa patatekin nahi duenak 2 euro ordaindu beharko ditu. Bost gaztandegik ere jarriko dute postua, plazan.

Arratsaldean, Kros Mistoa

VIII. Herriarteko Kros Mistoa izango da bihar, 18:30ean plazatik abiatuta. 6,2 kilometroko ibilbidea bete beharko dute gizon-emakume bikoteek, berriro plazara iristeko.Gaur gauera bitartean, Interneten, herrikrosa.eus webgunean eman daiteke izena. Azpeitiko Aitzaki Kirolaken, Santi Lazkanon eta Mugin, Azkoitiko PB Sporten eta Zarauzko Helmugan ere izen emateko aukera dago. 20 euro balio du izena aurrez emateak. Zapatuan bertan ere egin ahalko dira inskripzioak plazan, 30 euroroan.