wrapper

Oharrak

banerra 2017

Antzerkia, teatroa edo arte eszenikoa. Berdin du nola deitu. Taula gainean, publikoaren aurrean, istorioak kontatzeko ekintza da. Antzinako Grezian sortuta drama, tragedia edo komedia tradizionalaz gain, gaur egun txontxongilo, mimo, pailazo edo musika eta dantzak ere badute lekua, antzerkiaren mundu anitz eta magikoan.

Euskal antzerkigintzaren hasiera, 1634. urte inguruan kokatzen dute. Beraz, historia askoko tradizioa da gurean, kultur disziplina honena. Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketek ez dute mendeetako tradiziorik, baina ezta gutxi XXXV. edizioara heltzea. 35 urtez, euskarazko antzerkigintzaren habia izan da Azpeitia, eta izaten segitzeko konpromiso osoa dugu.

Baina antzerki obrak taularatzeak, herriratzeak eta publikoa erakartzeak duen garrantziari eutsita, antzerkigintzaren etorkizuna ere badugu helburu. Horregatik, azken urteotan, antzerki munduan dabiltzan herritarrekin, Kultur Mahaiarekin eta Kulturaz kooperatibarekin elkarlanean, antzerkigintzaren inguruko beste hainbat erronkari heldu diogu. Egoitza programaren bidez, Euskal Herri osoko antzerkigileek beren obra Azpeitian sortu, landu eta ontzeko aukera ezin hobea dute. Eta, aurten abian jarri nahi dugun mediazioen bidez, antzerkigile horiek herrian ditugun bitartean, ikastetxeetako gaztetxoekin bisitak egitea dugu helburu. Antzerkia herritarrei gerturatzeko. Antzerkigintza ezagutarazteko. Eta garrantzitsuena, antzerkizaleak sortzeko.

Azaroan, antzerkian elkar ikusiko gara! 

 

Josu Labaka

Kultura batzordeburua

 

Erosi sarrerak on-line

Egitaraua

Antzezlanen inguruko informazioa

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information