wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak, uholdeen arriskua ekiditeko, herriko ibaiak garbi mantentzeko neurri desberdinak hartzen ditu. Lan horren baitan, urola ibaia garbitzeko eskaera desberdinak egin zaizkio Urak Agentziari, eta oraingoz lortu duen baimena urola ibaiko lau puntutatik harriak kentzekoa izan da. Garbiketa horien helburua da urak ekarritako harri eta lohiak kenduz, uholde arriskua txikitzea herrian. Lohi eta harriak ateratzeko lehen lanak hasi berri dira azoka plaza azpian. 

Lan horiek nahikoa ez direla uste du Udalak, hala ere. Urola ibaiaren hainbat puntutan sortzen diren gain begetazio eta harrien bilketaren jakitun da, eta horrek ibaiak ur asko dakarrenean sortzen dituen arazoak ikusita, ibaien ardura duen Gipuzkoako Urak agentziari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari hilabete luzez zubietako begiak garbitu eta gain begetazioari irtenbidea bilatzeko eskaerak egin dizkio: “Guk beharra ikusteaz gain, herritar asko ere etorri izan dira udaletxera ibaiko harri eta begetazioa gehiegizkoa dela esanez kezkatuta. Baina legez ibaiak ezin ditu Udalak garbitu (Ur Agentzia eta Aldundiaren baimena behar da horretarako), eta legearen arabera fauna eta flora basbeteko ezin da begetazioa nahi bezala kendu”, adierazi du Aitor Bereziartua Ingurumen Batzordeburuak.

Zubietako garbiketa abian jarrita, ibaiko beste hainbat puntutako zuhaitz eta begetazioaren inguruan hitz egin eta neurriak hartzeko azaroan berriro bilduko da Udala Urak agentziako arduradunekin: “Guk ere ibaiko fauna eta flora babestearen alde egiten dugu, baina negua dator, euria egingo du, eta uholde arriskurik ez izateko hartu beharreko neurri guztiak hartu nahi ditugu”, dio Bereziartuak, gaiaren gainean daudela zehaztuz.