wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Urola Erdiko Merkataritza Mahaiak MERKAUROLA deituriko proiektua du eskuartean. Proiektu horren baitan, Urola Erdiko kontsumitzaileen eros-ohiturak aztertu dira. Ikerketan esperientzia duen kanpo aditu baten laguntzaz eskualdeko 1.050 herritarren kontsumo joerak aztertu dira, ondorio interesgarriak lortuz. Besteak beste, eguneroko nahiz aldizkako erosketaren inguruan eta azalera handiko erosketa guneek nahiz internetek duten garrantziaren inguruan galdetu zaie. Azpeitian, urriaren 24an, asteartea, 15:00etan aurkeztuko dizkiete emaitzak merkatariei. 

Orain, lortutako emaitzak eskualdeko merkatariekin elkarbanatzeko helburuarekin, herriz herriko aurkezpenak egiten ari dira. Horrela, pasa den astean Azkoitian eta oraingoan Zestoan buruturiko aurkezpenei datorren astean Azpeitian egingo denak emango die amaiera. Azken aurkezpen hau asteartean, urriak 24, arratsaldeko 15:00tan Sindikatu Zaharreko 1.solairuan izango da eta dendari zein interesatu orori egongo da zabalik.

Hitzordu honetan, emaitzak aurkezteaz haratago, merkatarien balorazioa nahiz horien kezka nagusiak identifikatu nahi dira. Horrenbestez, eskualdeko merkatari guztiei luzatu nahi zaie aurkezpenerako gonbita.