wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Datorren astean, urriaren 23 eta 24an, Azpeitiko azokako baserritarrei zuzendutako ikastaro bat antolatu dute Azpeitian HAZI, Urkome eta Azpeitiko Udalak. Saioen helburua da, azoketan beren produktuak saltzen dituzten baserritarrek saltzeko estrategia berriak ikastea: produktua nola aurkeztu, postua nola prestatu, azoketako jardunbide egokiak, merkaturatzea eta abar.

6 orduko iraupena izango duen ikastaroa teoriko-praktikoa izango da.

Lehen egunean, urriaren 23an (astelehena) 15:30etatik 17:30etara izango da saio teorikoa, Sindikatu Zaharrean. Egun horretan, adibideak jarriz, postuei etekin gehiago ateratzeko teknikak, bezeroarekin harremanetarako teknikak eta postua nola atondu eta antolatu ikasiko dira, besteak beste.

Bigarren egunean, urriaren 24an, 9:00etatik 13:00etara bitartean, asteartea izanik, parte hartzaileek jarritako postuak aztertuko dira eta modu erakargarrioagoan produktuak nola aurkez daitezken azalduko zaie.

Izen ematea, ostiralera arte
Ikastaroan izena eman nahi dutenek, urriaren 20ra arte dute aukera. Parte hartu nahi dutenek ES17 3035-0450-19-4500000391 kontu zenbakira 36€ sartu beharko dituzte, eta kontzeptuan 87 izena eta bi abizen eta baserriaren izena jarri beharko dituzte. Azpeitiko baserritarrem ekoizleek ordainagiria Urkomen aurkezten badute, bueltan 24 € jasoko dituzte, Udala, urkome eta Haziren elkarlanari esker.

Gipuzkoako ekoizleei zuzendutako ikastaroak, nomalean, Fraisoroko Eskolan ospatzen dira, baina, HAZI, Urkome eta Azpeitiko Udalaren lankidetzari esker, ikastaro hori Azpeitian egingo da.