wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Uztailaren hasieratik parke berri bat gehiago du Azpeitiak. Esklabak eta Olatz artean 18.000 metro koadro inguruko parke publikoa dago erabilgarri. Hiru hilabete baino gehiago dira ireki zela, eta herritar zein bisitari eta turistentzat ere erreklamo bihurtu da.

Egunero jendea izan da parkean, eta opor garaiko bero egunetan igerileku edo hondartzaren alternatiba ere izan da parkea askorentzat: “Bero egunetan jende asko etorri da parkera, bai herritarrak eta baita inguruko herrietako bizilagunak ere”, adierazi du Josu Labaka zinegotziak. Ur-txorroak dira, batez ere, gaztetxoentzat erakargarri: “Poztekoa da herritarrentzako erabilgarri jarritako gune berri batek horrelako harrera izatea eta haur zein heldu bertan ikustea eguna joan eta eguna etorri", azaldu du..

Hobekuntzak
Parkearen erabilerak, aldaketa txiki batzuk egin beharra ekarri du, parkea hobetzeko. Hala, adibidez, ur-txorroen ondoan zegoen hondarrak ura zikintzen zuela ikusita, lekuz aldatu zen abuztuan.

Orain hotza eta eguraldia okertzen hasteko garaia dela aurreikusita, aste honen bukaeran, igandean itxiko dira ur txorroak, datorren udaberrira arte.