wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Azken aldian animaliei herriko hainbat puntutan janaria lagatzeko guneak sortu eta ugaritu dira. Hori dela eta, Azpeitiko Udalak herritarrei gogorarazi nahi die herriko ahate, katu zein bestelako animaliei kalean janaria uztea edo botatzea debekatua dagoela.

Askotan borondate txarrik gabe egiten diren ekintza horiek ondorio kaltegarriak dituzte. Besteak beste, sortzen den zikinkeria, elkarbizitza arazoak edota animalien ugaritzea. Kalean katu zein ahatentzat utzi edo botatzen den janaria arratoientzako bazka bilakatzen da hainbat kasutan. Eta, horrela, arratoiak erakarri eta ugaltzen dira arazo bilakatuz. Ondorioz, animalientzako janaririk ibaira ez botatzeko eta kalean ez uzteko eskatu nahi die herritarrei Udalak. Eta, bide batez, Azpetitiko Udalak kale eta inguruak garbi mantentzeko egiten duen ahaleginean laguntzeko.