wrapper

Oharrak

Urriko Plazatarrak urriaren 20an izango da, 17:30etik 19:00etara, Jose Antonio Agirre plazan (Sanjuandegi auzoan). Ekintza HH5 eta LH6 bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzenduta dago eta oraingo honetan talde-jolasak egingo dituzte. Bertan, haur eta beren gurasoek (arduradunek) jolasak ikasteko zein dibertitzeko aukera paregabea izango dute.

Izena Iturritxiki eta Txiki Txoko Ludoteketan edo Gazte Informazio Bulegoan eman behar da urriaren 18a baino lehen, bertaratuz, e-mail bat idatziz (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.) edo telefonoz deituz (943 15 71 60)

Irailean, ikasturte lehena

Plazatarrak ekimenaren ikasturteko lehenengo saioa irailaren 15ean izan zen. "Bertiren bila" ekintza burutu zuten, Bertan Merkatari Elkartearekin elkarlanean, Azoka Herritiken baitan. Ekintza ondo irten zen, eta parte-hartzaileek ondo pasatu zutela adierazi zuten.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information