wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Udal Gobernuak eta oposizioak adostua duten bezala, “ahalik eta birziklatze tasa handiena ahalbidetuko duen bilketa sistema diseinatu eta ezarriko da” herrian eta birziklatze tasak neurtu eta hobetzeko mekanismoak jarriko dira. Helburua da datozen hilabeteotan egingo den bilketa sistema aldatzearekin batera, gutxienez hondakinen %70a gaika biltzea.


Oinarriak jarrita, sistema ezartzeko plangintza ere osatu du Udalak datozen hilabeteetarako, eta Ingurumen Batzordearen adostasun osoa izanda emango dira datozen pausoak.

Aurrera pauso berria
Herritar asko dira hondakinak gaika ondo bereizten dituztenak, baina Azpeitian gaikako bilketa tasa ez da iristen %40ra. Beraz, bada zerbait gaizki doana. Duela zenbait urte hondakinak biltzeko hainbat sistema aztertu ostean txip dun edukiontzien bidezko bilketa egitea adostu zuten Udala osatzen duten bi alderdiek, eta, ordutik, sistema jartzeko barne lanean aritu da Udala Urola Erdiko Mankomunitatearekin.