wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak abian dituen etxebizitza alokairurako laguntzen eta Sustapen ekonomikorako laguntzen eskaerak egiteko azken eguna urriaren 15a izango da. 

 

Sustapen ekonomikorako laguntzak

1. Emaitza bezala enpleguaren sorrera duten proiektu ekintzaileak eta izaera soziala dutenak sustatzeko laguntzak. Gehienez 40.835 €ko kopurua bideratuko da.

Helburu soziala duten proiektuak ekintzaileak lagunduko dira eta inplizituki balore solidarioak, komunitarioak eta gizarte-justiziakoak barneratzen dituztenak eta gizartearen onurakoak direnak.

2.   Merkataritza sektorean eta/edo lehenengo sektorean enplegua eta ekonomia sustatzeko laguntzak. Gehienez 46.665 €ko kopurua bideratuko da.
Langileak kontratatzea.

  • Merkataritzza arloko lehiakortasuna eta lehen sektorea sustatzzeko ekintzzak edo jarduerak egitea.
  • Lehen sektoreko herriko produktuen kontsumoa.
  • Lokalek edo komertzioek burutzen dituzten jarduerak edo inbertsioak egokitzeko eta behar berrietara moldatzeko (adibideak modu orientagarrian: lokalak handitzea, negozio lerro berriak sortzea, erakusleihoak berritzea, etabar).
  • Lehenengo sektorea ezarri, eraberritu edo finkatzea.
  • Azpeitiko Alde Zaharrean, Nuarbe auzoan eta Urrestillan merkataritzako edo lehen sektoreko jarduerak jartzea.
  • Azpeitiko Alde Zaharrean merkataritzako edo lehen sektoreko jarduera xede duten lokalen alokairuak.

3.  Enplegua sortu edo mantentzen duten industria-proiektu estrategikoak eta berritzaileak eta inbertsio proiektuak bultzatzera bideratutako diru-laguntzetarako, gehienez 192.500 €ko kopurua bideratuko da.

Enplegua sortu eta mantentzeko zailtasunari aurre egiteko laguntza lerroa da honakoa. Diru-laguntza hau jaso ahal izango dute deialdia argitaratu aurretik sortuak dauden eta 250 langile baino gutxiago dituzten enpresek. enpresa txiki eta ertainentzat askotan zaila izaten da industria-proiektu estrategikoak gauzatu eta garatzea edo instalazioak egokitu edo erosteko inbertsioak egitea eta horretan laguntzen du lerro honek.

4.  Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueratan enpleguaren sorrera bultzatzeko diru-laguntzetarako, gehienez 70.000 €ko kopurua bideratuko da.
Edozein izaera juridikopean sorturiko enpresa jarduera sortzeagatikgatik, jarduera burutzen duena pertsona fisikoa edo pertsona juridikoa dela laguntzen da. Lehen aldiz autonomo jartzen diren eta bere kontu lanean hasi berriak laguntzen dira lerro honetan. Laguntza jasotzeko ez da ofizina fisikorik behar, etxetik lan egin edo lantegiren batean autonomo hasi berri diren pertsonek ere jaso dezakete.

Sustapen ekonomikoa

 

Etxebizitzen alokairurako laguntzak

Azpeitiko Udalak 200.000 euro jarri ditu aurten herritarren etxebizitza eskubidea ahalbideratzeko laguntza horretan. Hala, herritarren beharrei erantzuteko laguntza indartu du 2017an. Diru laguntza hori abian jarri zenetik 200dik gora herritar izan dira onuradunak.

Nork eska dezakete
A.  18 eta 35 urte (hau barne) bitarteko adina duten gazteak.
B.  Mugikortasun urria duten pertsonak (edozein adinetakoak) edo/eta ezgaitasun absolutoa dutenak.
C.  Bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak.
Zaintza partekatu kasuetan, ohiko etxebizitza ezkontkide ohiek dagozkien zaintza epealdietan erabiliko balute, eta gainontzean beste etxebizitza bat alokatuko behar balute.
D.  70 urtetik gorako pertsonak.
E.  Alargunak.


Laguntzak, diru-sarreren arabera
0,00 € - 15.000,00 €----------------------- Alokairuaren % 50
15.000,00 € - 21.000,00 €---------------- Alokairuaren % 40
21.000,00 € - 30.000,00 €----------------- Alokairuaren % 30
30.000,00 € - 35.000,00 €------------------ Alokairuaren % 20

Alde Zaharrean laguntza gehigarria
Alde Zaharra biziberritzeako Udalak duen apustuaren baitan, alokatutako etxebizitza gune horretan badago, hilean 50 euroko laguntza gehigarria jasoko dute eskatzaileek.
Diru-laguntza gehienez hilean 250,00 euro eskaera bakoitzeko izango da eta gehienez 12 hilabeteko epealdi batetarako.
Udalak gogorarazi nahi du aurreko urteetan laguntza jaso dutenek ere urtero egin behar dutela eskaera.

Etxebizitzen alokairurako laguntzak

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information