wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Urte eta erdiko parte hartze prozesua egin ostean, pasa den udaberrian Kultur Mahaiak eta herriko beste hainbat kultur eragileren adostasuna lortu zuen hilabete luzez eztabaidagai izandako sormengunearen prozesuak. Behin proiektua ontzat emanda, azken hilabeteotan obra egiteko  osatu du Udalak. Urriaren 18an, 19:00etatik aurrera pleno aretoan aurkeztuko du, proiektu definitiboa egin aurretik. 

Hilabete luzeetan ondutako proiektua da Soreasuko sormen gunearena. Udalak, Kultur Mahaiarekin elkarlanean, herriko talde eta norbanakoen artean sormen gunearen proiektuaren inguruko hausnarketa eta parte hartzea bultzatu du, Soreasun sortzaileentzat egin nahi den proiektua herritarren beharretara egokitutakoa izateko. Hala, uztailaren erdian 100 lagunetik gorak parte hartu zuten batzar zabalean eman zitzaion onespena prozesuan adostutako proposamenari. 

Behin herritarren nahi eta beharrak ezagututa, Udalak obraren proiektua egiteari ekin zion. Batzarrean onartu bezala, Soreasuko lehen solairuaren obra bukatzea da planteatutakoa. "Lehen solairuaren espazio banaketa, eremuen lekuak, bakoitzean egongo dena... zehaztu da. Aurreproiektua dugu eskuetan orain, eta aldaketak egiteko unean gaude oraindik. Horregatik aurkeztu nahi diogu herritarrei", azaldu du Josu Labaka Kultura batzordeburuak. 

Bileran, mapak, espazioak, eremuen banaketak... nola egingo diren, eta ekipamenduaren inguruko xehetasunak emango dira.