wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak salaketa irmoena egin nahi du Miranda de Ebron bere bikotekide ohiak hildako emakume arabararen hilketa matxista. Aurten, gizonezkoen eskuetan Euskal herrian hildako zazpigarren emakumea da. Hildakoaren senitarteko zein gertukoenei beren elkartasuna adierazteaz gain, herritar guztiak eraso horiek salatzeko  antolatu daitezkeen ekimenetan parte hartzera animatu nahi ditu.

Indarkeria matxistak ez du etenik gaur egungo gizartean; arazo benetan larria da, gizon eta emakumeen berdintasun ezetik sortua. Giza eskubideen urraketarik ez duela onartzen berretsi nahi du UDalak; ez Azpeitian eta ez beste inon eta urraketen aurrean modu aktiboan jokatzea herritarron ardura ere badela gogorarazi nahi du. Erasoren bat gertatzen ari dela ohartuz gero Udaltzaingora, Ertzaintzara edota larrialdi zerbitzuetara deitzea ezinbesteko betebeharra dela ohartarazi nahi du. Denon ardura eta betebeharra da indarkeriari aurre egitea.

Horretaz gain, egunerokoan ikastetxeetan Udalak bultzatutako hezkidetza programen bidez zein beste hainbat ekimenen bidez pertsonen arteko berdintasuna landuz indarkeriaren kontra lanean jarraituko duela berretsi nahi du.

Udaltzaingoa: 943 15 13 13
Ertzaintza: 943 08 37 80
Larrialdi Zerbitzuak: 112