wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Urrian egingo da aurtengo organo erromantikoaren zikloa Azpeitian, Loiolako basilikan. Azpeitiko Udalak ziklo berezi honi eusteko ahalegin berezia azpimarratu nahi izan du Josu Labaka zinegotziak aurkezpenean: "Udalarentzat inportantea da Jose Luis Franzesena eta Esteban Elizondok organo zikloa antolatzeko egiten duten lana. eta organo zaletasunari eta organo joleen transmisiorako egiten duten lana txalotzekoa da". Urtez urte gero eta jende gehiago joaten da kontzertuetara, eta ziklo honen estimuaren erakusle da hori. 

 

Azpeitia (Loiolako Basilika)


Urriak 8, igandea, 20:00etan: Ainhoa Zubillaga mezzoa eta Loreto Fernandez organo-jotzailea.

Urriak 15, igandea, 20:00etan: Franz Hauk organo-jotzailea.

Urriak 22, igandea, 20:00etan: Aretxabaleta abesbatza, Jose Luis Frantzesena eta Itziar Urbieta organo-jotzaileekin.