wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Bihar egingo du Udalak urriko ohiko plenoa, 19:00etatik aurrera. Aurretik, 18:00etan Gobernu Batzordea bilduko da. 

 

1.- Udalbatzak 2017ko ekainaren 6an eta uztailaren 4an egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- Azpeitiko 4.3 Esklabak-Iturzulo Hirigintza azpi eremuan zuzkidura alojamenduak sustatzeko EJ-ren eta Azpeitiko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena.

3.- Azpeitiko Hirigintza Antolamenduaren Plangintza Orokorreko “Alde Zaharra” 1. HEko 1.1. Azpieremurako eraikuntza eta instalazioek uholdeei aurre egiteko ekimenak: jarduera protokoloa, eraikuntzaren ezaugarriak...

4.- 2018. ekitaldirako udal-zerga agintarauen aldaketari hasierako onarpena ematea.

5.- Azpeitiko udalaren eta bere erakunde autonomiadunen eta Azpeitia Berritzen S.A.ren langileei ezarri beharreko ordainsarien igoera.

6.- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiko udalaren arteko lankidetza hitzarmena, emakumen migratzaileak alfabetizazio prozesuen bidez ahalduntzeko hitz-ahalduntzen proiektuaren fase pilotua berresteko.

7.- Azpeitiko azoka plazan Elikagunea espazioa herri jabariko emakidaren esleipena.

8.- Hilerriko kapilla Udalaren izenean jartzea eta mantentze lanak egitea.

9.- Alkatetzak 2016ko abenduan eta 2017ko urtarrilean eta otsailean emandako ebazpenak.

10.- Gure Esku dago Azpeitia taldeak aurkeztutako mozioa, Kataluniako autodeterminazio-erreferendumaren alde.

11.- Galdera eta erreguak.