wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

AzpeitiaOroimena

Uda sasoian, Azpeitian eta batez ere Loiolan turista eta bisitari kopurua nabarmen handitzen da. Aurten, iaz errekorra egin zuten datuak berdindu dira; hala ere bisitariek behera egin dute, eta turistek gora. 

Uztailaren 1etik eta abuztuaren 31ra bitartean, denboraldi altua bezala markatua dagoen denboraldian, 8.461 bisitari turista hartu dira Loiolako turismo bulegoan. Eneko Etxeberria Azpeitiko Alkatea eta Iraurgi Berritzeneko lehendaria pozik agertu da datuekin: "Iaz errekorra egin zen bisitari kopuruan, eta aurten datu horiak berdindu dira Loiolako Turismo bulegoan. Eta horretaz gain, turista eta bisitarien fluxua gure herrietan nabarmena izan da, eta oraindik ere bada. Egunero ditugu gure kale, denda eta tabernetan, eta, beraz, bide onetik goaz". 

EAEko jatorria duten bisitariak izan dira  612 (%7)  eta egunpasa etorri dira, 4.580 (%54) espainiar penintsulako jatorria duten turista izan dira eta 3.269 (%39) atzerritarrak.

4.187 (%49) turista independiente edo bere kabuz bidaiatzen duena izan da, eta beste erdia (4.274) taldean antolaturiko bidaian etorri dena.

2016arekin alderatuz, kopurua bere osotasunean esanguratsua ez den jaitsiera bat izan da (308 turista, %3), baina tipologian aldaketa bat nabaria izan da. Egunpasako bisitaria (EAEko jatorria) jaitsi eta aldiz turista atzerritarra, taldean nahiz bakarka igo. Esan Gipuzkoa -Donostiako tendentzia izan dela honakoa.

Atzerritarren igoera datu positiboa da oso, bai taldean eta, batik bat, norbanaka etorri direnen igoera da aipagarria. Kanpoko errentetan oinarritutako kontsumoa da hori, edozein jarduera ekonomikorako giltzarria.