wrapper

Oharrak

Aisialdi aktiboa bultzatze aldera, astean bi egunetan, taldean oinez ibiltzera irteteko aukera eskaintzen da herrian, Udalak antolatutako 'Osasun Ibilbideak' programaren baitan.

Zailtasun maila errazakoak izaten dira ibilbideak, gaitasun maila guztiek egiteko modukoak, eta begirale baten gidaritzapean.

Hilero aldatzen da programa, eta herriko hainbat karteldegi eta guneetan egoten da ikusgai: Baigeran, anbulategian, igerilekuan, e.a.

Herriko hainbat ibilbideetan zehar paseatzeaz gain, hilero ekintza edo irteera bereziren bat antolatzen da. Horren adibide gisa, aipatu daiteke, joan den denboraldian egindako batzuk: Zumaiako taldearekin batera egindako irteera, Ibai-Eder urtegira, Landetako Egaña gozotegia eta Izarraitz gazta kooperatiba bisita e.a.

Izen ematea doakoa da, eta parte hartu nahi duenak, egun ibilbidea egiten den egunetan udaletxeko arkupetara agertzea besterik ez du.

Egutegi/ ordutegia
Astelehenetan: 11:00 – 12:15etara
Ostegunetan: 10:00 – 11:30etara

Edozein zalantza edo informaziorako:
Kirol saila: 943- 15 00 95
Gizarte zerbitzuak: 943- 15 71 92

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information