wrapper

Oharrak

Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko Erakundeko kideak Azpeitian izan berri dira eta Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuarekin elkartu ziren, Azpeitiko Udalak emandako diru laguntza eskertzeko eta beren proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. 

Behar Bidasoak hainbat proiektu ditu garapen bidean dauden herrialdeei laguntzeko. Azpeitiko Udalak 2009. urtetik Ruandan (Afrika) etxebizitza duinak eraikitzeko proiektura bideratu izan du garapen lankidetzarako duen laguntza zatia, beraiek urtero egin ohi den laguntza eskaeretara aurkeztuta.

Urtero, 10 etxebizitza eraikitzen dituzte Ruandan; horretarako urtero, Azpeitiko Udalak hiru edo lau etxe eraikitzeko laguntza bideratu izan du. 2016. urtean ere Behar Bidasoak hiru etxebizitza eraikitzeko dirua eskatu zuen, eta hori posible izateko 9.900 euro bideratu zituen Azpeitiko Udalak. Hala, dagoeneko, azken 8 urteotan 200dik gora etxe duin eraiki dituzte. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information