wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Igerilekuak ohiko jardunean hasteaz gain, kanpoko igerilekua itxiko da igandean (irailaren 10ean) eta astehenetik aurrera ikasturte berriko kirol eskaintzetan izena emateko epea ere zabalduko da. 

Abiada onean doaz barruko igerilekuko obrak, eta aurreikusi bezala irailaren 11n ohiko martxan hasiko da, neguko ordutegiarekin. Uztailaren bukaeran itxi zen barruko igerilekua, 2017ko aurrekontuetan onartu bezala, eraikinaren alde zaharra berritu eta energia berriztagarriak erabiltzeko proiektu berri bat abian jartzeko. Obrak jarraituko badute ere, erabilgarri izango da barruko igerilekua.

Obren lehen fase honetan eraikinaren horma eta sabaia egonkontzen ari dira; bide horretan, efizientzia energetikoa hobetzeko eraikinaren hormetan isolamendurako eta beroa ez galtzeko material berezia ezartzen ari dira. Aurreikuspenen arabera, obrak bukatutakoan %26,7 energia gutxiago galduko da. 

Obren fase hori bukatuta, teilatuan plata fotoboltaikoak ezarriko dituzte, eta horien bidez %11,5 energia gutxiago kontsumituko da.  Energia berriztagarrien alde egindako apustu honekin 266.500 Kw gutxiago kontsumitzea aurreikusten da, eta egindako inbertsioa 11 urtean amortizatuko da. 

Igerileku ondoko kalean, ur hoditeria aldatzeko obrak

Egun gutxiren buruan, igerileku ondoko kalean ur hoditegia aldatzeko obrak ere hasiko dira. Obra horiek direla eta zenbait hilabetez trafikoan aldaketak izango dira. 

Jardueretan izena emateko epea zabalik

Ikasturte berriarekin batera, kirol patronatuak eskaintzen dituen ikastaroetan izena emateko epea ere irekiko da astelehenean. 

Aurten, berrikuntza bezala, 60 urtetik gorakoentzako ciclyng saioak antolatu dira, ohiko mantenimendu gimnasia, Zumba eta Pilates bezalako ekintzekin. Ariketa fisikoa egitearen onurak herritar orok jasotzeko aukera izateko behar bereziak dituzten pertsonentzako gimnasia saioak ere izango dira ikasturte berrian, ohi bezala. 

Ohiko jarduerez gain, aurten, Core ariketak eta Gimbalance jarduerak eskaintzen dira. Bi jardueretan gorputzaren oreka lantzeko ekintza desberdinak landuko dira, eta aretoko dantzen saioak ere eskainiko dira.

Emakumeentzako korrika saioak ere emango dira. 

Jardueneren eskaintza

Aretoko dantzen eskaintza