wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

2017ko Sorkuntza Bekak lagunduko dituen proiektuak zeintzuk diren jakinarazi da. Guztira bederatzi proiektu aurkeztu dira deialdira, eta zortzi proiekturen artean banatu da beka, guztiak azpeitiarrek osatutako proiektuak dira. Iaz sortu zuen Udalak, Kultur Mahaiarekin elkarlanean, kultur sortzaile berriak sustatzeko beka. Iazko arrakasta ikusirik, aurten, bekarako dirua bikoiztu zuen Udalak aurrekontuetan, eta 12.000 euro banatu ditu sortzaileen artean.

Udalak proiektua aurkeztu zutenei beka jasoko dutela eta zenbateko laguntza jasoko duen bakoitzak jakinarazi die. Irailean aurkeztuko dira proiektuak, eta azalduko dira proiektuen inguruko xehetasunak.