wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Beste urtebetez luzatu dute Azpeitiko Udalak eta Atzegik Ander Alberdi azpeitiarrak igerilekuko lanean segitzeko hitzarmena. 

Duela zenbait urtetatik Azpeitiko Udala bere egunerokoan integrazioarekin duen konpromisoa sendotzeko lanean ari da. Hala, Atzegirekin elkarlanean Pauso Berriak programaren bidez hainbat herritar lan munduan integratzeko baliabideak eta konpromisoa hartuak ditu. Orain berritutako hitzarmen horren bidez, Ander Alberdik, azken urteotan bezala, igerilekuko bere lanean jarraituko du, beste urtebetez. Alberdiz gain, Maddi Gurrutxaga ere udaletxeko sarreran ari da lanean Atzegik eta Udalak duten kolaborazioari esker.