wrapper

Oharrak

Soreasu 2 eta 5 etxeatarien kaleko obrak bukatuta, Soreasu auzoaren eraberritze osoa egin da. Udalak Denon artean prozesuaren baita kale hori eraberritzeko proiektua egin zuenean bi alternatiba aurkeztu zizkien auzotarrei, eta haiekin adostu moduan gelditu da.


Ekainaren hasieran hasi ziren obrak, eta saneamendua eta azpiegiturak berritu eta lurperatu dira. Horretaz gain, espaloiak eta errepidea bera ere berritu dira. 120.000 euroko aurrekontua izan du.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information