wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Abuztuko astearte eta igandetan debaldeko bisita gidatuak izango dira. Herriko ondarea, Madalenako ermita eta ospitalea nahieran ezagutzeko aukera izango da, eta parrokia egunero izango da irekita, ikusi nahi duenarentzat. 

Abuztuan turista, bisitari eta herritarrentzat Azpeitiko historia eta ondarea ezagutzeko aukera izango da. Astearte eta igandetan Azpeitiko "almendra" edo Alde Zaharra ezagutzeko bisita gidatuak izango dira, doan. Asteartetan 11:30ean hasiko dira bisitak eta igandetan 12:30etan; bi egunetan Azpeitiko Turismo bulegotik abiatuko dira. Horretaz gain, parrokia ezagutu nahi dutenentzako aukera izango da egunero 12:30etatik 14:00etara bitartean irekita izango baita. 

Azpeitiako ondarea, nahieran ezagutzeko aukera

Ohiko ordutegi eta bisita gidatuez gain, Azpeitia nahieran ezagutzeko aukera ere eskainiko du Turismo bulegoak. Taldeek bisita gidatua nahi dutenean egiteko aukera izango dute, aurrez turismo bulegoarekin harremanetan jarri eta eguna eta ordua adostuta. Horretaz gain, edonork aurrez turismo bulegoarekin adostuta Madalenako ermita eta ospitalea ezagutzeko aukera ere izango dute. 

 

Turismo bulegoa irekita, asteartetik igandera

Plaza txikian dagoen Azpeitiko turismo bulegoa asteartetik igandera bitartean egunero izango da irekita udan. Bertako ordutegia honakoa da: asteartetik larunbatera 10:30etatik 14:00etara eta 16:30etatik 18:30etara. Igandetan 11:00etatik 14:00etara. Bulegoarekin harremanetan jartzeko Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo bulego ordutegian 688874861 telefono zenbakira deitu daiteke. 

Turismo informazio interesgarriena azaleratzeko, Perez Arregi Plazan informazio panelak ere jarri ditu Udalak, bisitari eta turistentzat interesgarri izango delakoan.