wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Argi adierazi dute gaur prentsaurrean Haujijijai! festa batzordeko kideek eta udal arduradunek: erasoek ez dute tarterik Azpeitian, ezta festetan ere. Horregatik, iaz egin bezala festetarako kanpaina berezia prestatu dute, elkarlanean. Hala, aurten iaz bezala karpa jartzeaz gain, taberna eta txosna gunean lanean arituko direnekin lanketa berezia egin da. 

Gizartean dagoen "gaitz larria" honi irtenbidea bilatzeko lanean ari dela Udala adierazi du Eneko Etxeberria alkateak. Arazoa errotik mozteko "ezinbestekoa erakundeek baliabideak jartzea, ez da nahikoa adierazpenak egitea, eta guk beharrezkoa dena jarriko dugu". Festetan "dena libre da" kultura zabaltzen da, eta erasoak, eta batez ere, eraso matxistak areagotzen dira, baina norbaitek Azpeitian datozen egunotan araurik ez dela egongo pentsatzen badu, argi ibiltzeko ere adierazi dute. 

Tamalez, uda hasierarekin batera, festak hasi eta erasoei loturiko txar ugari entzun dira, gertu ere bai, eta "kezkatzeko albisteak" direla aitortu du Etxeberriak. Mota guztietako erasoen aurrean argi eta adi jokatzeko eskatu die alkateak herritarrei: "Izan zaitezte gure begi eta belarri. Eta erasoren bat ikusi eta somatzen baduzue, egin aurre. Dudaren aurrean ere, badezpada, eman abisua, gerturatu. Guztiok ondo pasatzeko festetan, guztiok ibili eta sentitu behar dugu gustura eta seguru". 

Taberna eta txosna gunean, arreta

Festa giroa nagusi izaten da taberna eta txosna gunean, eta erasoak izateko lekuak izanik lanketa berezia egin da aurtengo kanpainan. Taberna guztietara banatu da erasoren bat gertatzen ari dela somatzen badute nola jokatu adierazteko esku-hartze protokoloa. Eta erasoa gertatzen bada ere zein den jarraitu beharreko protokoloa adierazi zaie. Hala, tabernariei pegatinak ere banatu zaizkie, hala nahi dutenek soinean jarri eta beren konpromisoa azaltzeko eta erasotua den emakumeentzat erreferentzia izan daitezen. 

Karpa prebentzio, arreta eta erantzuna errazteko

Leire Etxaniz Parekidetasun zinegotziak, adierazi du prebentzioari "garrantzia" eman zaiola. “Erasoei aurre hartu behar zaie, eta horregatik sakondu dugu sentsibilizazioan, formazioan eta informazioan". Horretarako, arretarako karpaz iaz egindako balorazioa positiboa izan zela, eta aurten ere arratsaldetik ordu txikiak arte Plaza txikian izango da.

Gaineratu du edozein erasok "berehalako erantzuna" izango duela, erasotuari eman beharreko arretak "lehentasuna" bermatzea izango dela helburu, erasotuaren erabakia "beti errespetatuko" daa eta erasotzaileak "baztertu" egingo direla. Horiez gain, "egiazko informazioa" erabiltzeko deia egin du.

Haujijijai! Festa batzordeko Leire eta Miren Arrietak hiru ardatzen baitan lanean daramatzatela urteak adierazi dute: perbentzioa, arreta eta erantzuna. Hala, gogorarazi dute “Ez beti dela ez”.