wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azoka plaza guztik bukatu gabe badago ere, gaur itzuli dira astearteko baserritarren azokako postuak plazara. Jende ugari dabil, eta baserritarrak eta udal ordezkariak gustura dira herritarrek egindako harrerarekin. 

Goizean goiz, elkarrekin azoka plazan bertan gosalduz ekin diote baserritarrek egunari, azoka plaza berritzeko prozesuan elkarlanean aritu diren baserritar eta udal ordezkariek. Urtebeteren ostean, berriro azoka plazan dira. Azoka plaza berrian, ordea. Kokaguneaz eta esentziaz gain, ezer gutxi dute komunean azoka plazaren iraganak eta orainak. 

"Pozik" dira baserritar eta "pozik" dira udal ordezkariak. Goiz "polita" izan da guztientzat. Plaza berria estrenatzeaz gain, emankorra izan delako baserritarrentzat.  "Baserritarrek goiz polita eta ona izan dela esan digute. Polita, azoka plaza berrira itzuli direlako, eta ona ohi baino jende gehiago eta desberdina ibili delako", adierazi du Josu Labaka zinegotziak. Beraz, azoka plazaren hasierako balorazio "oso positiboa" egin du. 

 azoka

Argazki galeria ikusteko klikatu irudian.