wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Uztailaren 31n bi pilota partidu izango dira: Jon Alberdi (azpietiarra) eta Aretxabaleta Elordi eta Merino I.aren aurka eta Altuna III. eta Rezusta Bengoetexea VIII. eta Albisuren kontra. Abuztuaren 1ean, berriz, Maddi Unanue eta Naroa Agirre, Maialen Ganzarain eta Oihana Orbegozoren kontra  arituko dira eta Eneritz Arrieta eta Oihana Unanue Patri Espinar eta Alaitz Badiolaren aurka. 

 

Azpeitiko udalak saninazioetan pilota partiduak antolatzeko hartutako ibilbideari jarraipena emango dio aurten ere. Ilunpe Pilota elkarteak antolatu du uztailaren 31ko partidua eta herriko taldeari pilota partidua antolatzeko aukera emateaz gain, lehen partiduan azpeitiar batek jokatzeko apustua eginez jarraitzen dute. "Guretzat garrantzitsua da antolaketan zein partiduetan herritarren parte hartzea, eta hasitako ibilbideari heltzen diogu", adierazi du Estitxu Elduaien Kiroletako batzordeburuak. Jon Alberdi (azpietiarra) eta Aretxabaleta Elordi eta Merino I.aren aurka eta Altuna III. eta Rezusta Bengoetexea VIII. eta Albisuren kontra, arituko dira uztailaren 31n, 22:30etatik aurrera Izarraitz pilotalekuan. Sarreren erreserba 660806680 telefonora deituta egin daiteke, bestelatxarteldegiaren ordutegia honakoa izango da: uztailaren 29an 18:00etatik 20:00etara eta uztailaren 31n 12:00etatik 14:00etara eta 20:00etatik aurrera. 

Emakumeen partidak, bigarrenez

Iaz antolatu ziren lehen aldiz emakumeen pilota partiduak, izandako harrera ona ikusirik, emakumeen kirola bultzatzeko helburuarekin bigarrenez antolatu dira. "Iaz frontoia bete egin zen, ikuskizun bikaina izan zen, eta emakumeen kirola eta pilota bultzatzeko apustuarekin aurrera jarraitzen dugu", azaldu du Elduaienek. Gainera, iaz Azpeitia izan bazen ere lehenetarikoa emakumeen arteko partiduak antolatzen, aurten herri askotan ari dira antolatzen. Abuztuaren 1ean, 18:30etatik aurrera Frontoi Txikian izango dira partiduak. Maddi Unanue eta Naroa Agirre, Maialen Ganzarain eta Oihana Orbegozoren kontra arituko dira eta Eneritz Arrieta eta Oihana Unanue, berriz, Patri Espinar eta Alaitz Badiolaren kontra arituko dira.