wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Gipuzkoako turismo arduradunak, Basquetour Eusko Jaurlaritzaren turismo agentziako arduradunak, Jesusen Lagundiako kideak eta Azpeitiko Udal ordezkariak Loiolan elkartu ziren atzo, 2021ean ospatuko den 500. Inaziotar urtearen baitan estrategiak lerrokatu eta Inaziotar bidearen inguruan hitz egiteko, hori izango baita adierazgarriena eta turismoarentzako amu.


Basquetourreko Harkaitz Millan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendari Maite Cruzado, Ignacio Etxarte Jesusen Lagundiakoa, Agustin Lizarralde Udaleko turismo zinegotzia eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak beren ikuspuntuak batu eta erakunde guztien artean urteurren horrek eskaini ditzaken aukerak aztertu eta sortuko dituen beharrak aztertzeko konpromisoa hartu dute.


Giro onean egindako bileraren ostean, erakunde guztietako kideek turismo estrategiak marko egokian aztertzeko beharra azaldu dute. Eta, datorren udazkenetik aurrera, helburuan Loiola-Azpeitia 2021 dela, akzio plan bat egin eta bultzatzeko konpromisoa agertu dute.