wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Uztailak 22an (larunbata) eta 26an (asteazkena) bisitaldi gidatua antolatuta dago Munoaundin (Azkoitia-Azpeitia), eta bertako aztarnategia ikusteko eta ezagutzeko bisita gidatuak egingo dira. Bi egunetan, irteera 11:00etan, Urola Lanbide Eskolako aparkalekutik (Azkoitia) egingo da.

 

Munoaundi 2017. Burdin Aroko Herri Harresitura Bisitaldi Gidatua. (Azkoitia-Azpeitia)
Non geratu bisitariekin: Urola Lanbide Ikastolaren Aparkalekuan (Azkoitia)
Ordua: 11:00 a.m.

Urola Lanbide Ikastolaren Aparkalekutik abiatuko da irteera (Azkoitia), goizeko 11:00etan. Handik oinez Munoaundira (25-30 minutu) joango dira parte hartzaileak. Aztarnategian bisitaldi gidatua egingo da Aranzadi Zientzia Elkarteko Antxoko Martinezek gidatuta.

Aztarnategira oinez joateko eragozpenik balu norbaitek, ibilgailu bat jarriko zaio pertsona hori/horiek Munoaundira igotzeko.

Mendiko botak eramatea gomendatzen da (edo zapata egokiak mendirako), zira edo jaka eta ura.

Ibilbidea erraza da edonorentzat.

Bisita euskaraz eta gazteleraz egingo da.